ZURGINTZA METALIKOA: ALUMINIOA - PVC
ERAIKI-k zurgintza metalikoaren lan-arloan eskarmentu
handiko enpresa da. Izan ere produkto eta material sorta zabalarekin
egiten baitugu lan: leihoak, ateak, pertsianak, behatokiak, leiho-oholak,
hala irristailuak nola eraisgarriak, terraza ixteak eta ALUMINIO, ZUBI TERMIKO ETA PVCzko
barandilak.
Gure materialak iraupen handiko eta kalitate handikoak dira
Horretaz gain, gure produktuek ez dute mantenurik behar, leihoak, adibidez, ez dituzu sekula margoztu beharko.
|
|
|
Leihoetan beira bikoitza jartzen dugu, (gardena eta zeharargitsua) hau baita oso isolatzaile termiko eta akustiko ona.
Bakunarekin konparatzen badugu beira bikoitzak honelako abantailak ditu:
Bero galeren %50 jeistea
Neguan horma hotza sentsazioa deuseztea.
Hezetasunaren kondentsazioaren eraginez leihoetan agertu ohi den lurruna ekidituko da.
Energia aurreztea.
Udan eguzkiaren gehiegizko erradiazioa kontrolatzea.
Hozteko sistemen energia kontsumoa gutxitzea.
Kanpoko zarata gogaikarriak kontrolatzea edota, behar den lekuetan,
soinu kontrol egokia.
|
|